640 kilotako sokatira finala dago zapatuan, Berrizen

Anboto 2007ko urt. 11a, 14:28

Bihar, 17:00etan, Goma Gaineko Zortziko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Berrizko Berrizburu kiroldegian. Abadiñoko talde bi izango dira finalean.

Bihar, 17:00etan, Goma Gaineko Zortziko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Berrizko Berrizburu kiroldegian. Abadiñoko bi taldeez gainera, Nafarroako Amaiur, Astigarragako Auzolan, Arabako Kuartango, Iparraldeko Ñapurrak eta Arriagako Sokarri taldeek parte hartuko dute. Abadiño, ia beti legez, irabazteko faboritoen artean dago. Txapelketa irabaztea eta bigarren taldea ahal bezain goren geratzea dute helburu. Areriorik gogorrenak Auzolan eta Sokarri izango dituzte, baina finalista guztiek kontuan hartzeko moduko maila dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!