Finaleko jaialdia19:30ean hasiko da. Eskupilotan, Alvarezek eta Elorriagak Lamberten eta Martin II.aren aurka jokatuko dute; Paleta goman eta emakumeen artean, Etxarri-Zamora, eta, Pradera-Gordon bikoteak izango dira aurrez aurre.
Joan zen asteko bi finalerdiak oso gustagarriak izan ziren. Lehenengoan, Lambert eta Martin

Alvarez eta Elorriaga ere lana gogotik eginda iritsi dira finalera. Gaur hamabost, justu-justu menperatu zituzten Martin I.a eta Harotzarene (40-36). Finalerdietako emaitzak ikusita, gaurkoa partida gogorra, lehiatua eta orekatua izan daiteke.
Partidarik ederrena
Emakumeen bigarren finalerdian orain arteko partidarik ederra jokatu zuten Praderak eta Gordonek, eta Urkizuk eta Gallastegik. 16nako berdinketara arte, galtzaile izango zirenak aurretik joan ziren tanto baten edo biren aldearekin. Pradera eta Gordon jokoa Gallastegiri kargatzen saiatu ziren, baina horrek bikain erantzuten zien erasoaldiei, eta, pixkanaka, aldea zazpi tantoraino handitu zuten.
Urdinak, ordea, ez zeuden partida galdutzat emateko prest. Urkizu bere lekutik atereaz eta Gallastegi nekatuaraziz, aldea jan egin zuten, eta markagailuan 26nakoa ezarri. Hurrengo tantoan, lehenengoz, aurretik jarri ziren. Partida irekita zegoen, batzuek zein besteek irabazi zezaketen. Emozioa bere gorenera iritsi zen 29na berdindu zutenean. Azkenean, batek irabazi behar, eta balantza urdinen aldera erori zen.
Finaleko bigarren protagonistek, Etxarrik eta Zamorak, askoz errazago lortu zuten dema nagusirako txartela, Leunda eta Ibarra 14an utzita.