EH Bilduk kanpaina ekitaldia egingo du martitzenean Zornotzan

A. M.

Aurreko astean Durangon egin zuen ekitaldia EH Bilduk. 

Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen kanpainaren baitan, EH Bilduk bigarren ekitaldi bat egingo du Durangaldean. Bihar, martitzena, izango da, 19:00etan, udaletxeko plazan, eta bertan, besteak beste, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren buruak eta Idurre Bideguren Senaturako Bizkaiko zerrendaburuak parte hartuko dute. 

EH Bilduk bere proposamen eta planteamendu politiko nagusiak helaraziko ditu bertan. "Egungo egoera politiko eta sozialari buruzko gogoetak partekatzeko eta Euskal Herriak dituen erronka nagusiak lantzeko balioko du ekitaldiak, besteak beste, etxebizitzarako sarbidiea, zarbitzu publikoen indartzea, enplegua eta eskubide sozialen defentsa", azaldu dute ohar baten bidez. Horrez gainera, "erakunde estataletan ahots propioa" izatearen garrantzia azpimarratu du koalizio subiranistak. "Euskal herritarren interesak defendatzeko eta haien beharrei erantzungo dien agenda politikoa bultzatzeko gai izango den ahots propioa izatea garrantzitsua da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!