"Autoritarismoaren aurkako eta eskubide politikoen aldeko" egitaraua antolatu du Zornotzako GKS-k

Anboto 2026ko uztailaren 13a

Uztailaren 18an egingo dute "Udalaren autoritarismoaren aurkako eta eskubide politikoen aldeko" egitaraua, 17:30ean, Luis Urrengoetxean. Kontzertu akustikoa, hitz hartzea eta mojito edana egingo dituzte. 

"Zornotza ez dago gizartearen joeretatik salbu. Ideia erreakzionarioak hedatzen ari dira", azaldu dute ohar baten bidez. "Udalaren pasibotasuna salatzen dugu, faxisten presentziaren aurrean beste aldera begiratu dute. Bestetik, udalak gizarte eragileekin eta herri mugimenduarekin daukan jarrera autoritarioa salatzen dugu. Propaganda politikoa eta kaleko adierazpen artistikoak eraostzen ditu udalak, baita antolatzen diren gazteak estigmatizatu eta isundu ere", gehitu dute. 

Durangaldeko Gazte Sozialisten martxa, Elorriotik

Bestalde, martitzenean ekingo diote Durangaldeko Gazte Sozialisten Martxari; Elorriotik abiatuko da ekimena. Otxandion amaituko dute, uztailaren 16an. Hitzaldia, runba-poteoa (Los Txintxos) eta bertso bazkaria (Maddi Agirre, Ekhi Zuluaga eta Txaber Altube) egingo dituzte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!