Udal eta foru hauteskundeak 2027

Ainhoa Salterain, Zornotzako EAJren alkategai berriro

A. M. 2026ko ekainaren 25a

Zornotzako EAJk Ainhoa Salterain hautatu du 2027ko udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko. "Ilusio handiz eta erantzukizun handiarekin" onartu du proposamena. "Urte hauek oso biziak izan dira eta gure herriaren indarguneak, kezkak eta asmoak hobeto ezagutzeko aukera eman didate", azaldu du Salterainek

Atzo egindako asanbladan jaso du babesa. Alkate bezala lehenengo legegintzaldia du Salterainek oraingoa. "Legealdiaren hasieran abiatu genuen proiektu kolektiboan sinesten dut oraindik; Arkalaz, elkarrekin gure herria eraikitzen ari gara. Niretzat benetako harrotasuna da herritarrek Ametsetatik herrira bezalako proiektuetan hain aktiboki parte hartzea", gehitu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!