B2 eta C1 azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak Zornotzako Udal Euskaltegian

E.H. 2026ko maiatzaren 15a

Izen-emateko epea maiatzaren 21era arte dago zabalik. Ikastaroa ekainean zehar egingo da, goizeko ordutegian.

Zornotzako Udal Euskaltegiak udako eskaintza prestatu du HABEren B2 eta C1 mailetako azterketa ofizialak prestatu gura dituztenentzat. Ikastaro trinkoa ekainaren 2tik 29ra bitartean garatuko dute, astelehenetik barikura, goizeko 08:30etik 13:30era. Lau ordu eta erdiko saioak eskainiko dituzte egunero. 

Interesdunek maiatzaren 12tik 21era bitartean eman beharko dute izena. Horrez gainera, sarrera-proba bat egin beharko dute maila egiaztatzeko; proba hori maiatzaren 21ean edo 25ean izango da, arratsaldeko 16:00etan. Euskaltegiak gogorarazi du plaza kopurua mugatua dela eta aurre-matrikulen arabera ezarriko dutela lehentasuna. Behin izen-ematea onartuta, matrikula formalki burutzeko epea maiatzaren 27an eta 28an izango da.

16 eta 18 urte bitarteko gazteek abantaila berezia izango dute C1 maila prestatzeko. HABEren aparteko dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute. Argibide gehiagorako 946732026 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@amorebieta.eus helbidera idatzi daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!