Pertsona bi zauritu dira Zornotzan izandako auto istripuan

Anboto 2026ko maiatzaren 3a

AP-8an gertatu da ezbeharra. Zaurituak Usansoloko ospitalera eraman dituzte.

13:45ean, auto batek istripua izan du AP-8an, Lauaxeta ikastolaren parean, Donostiarako noranzkoan. Ibilgailuak errepidetik irten eta alboko hesia jo du. Bertan, bi pertsona zauritu dira: gidaria eta haren aldameneko bidaiaria. Larrialdi zerbitzuek Usansoloko ospitalera eraman dituzte.

Ertzaintzak ezkerreko erreia izan du zarratuta, ingurua garbitu bitartean. Garabi batek kendu du ibilgailua handik. Uneotan, trafikoaren joan-etorria arrunta da puntu horretan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!