Auto-ilarak AP-8an, Zornotzan, auto batek bidetik irten eta gero

Anboto 2026ko martxoaren 6a

Istripua Bilborako noranzkoan gertatu den arren, inpaktuak norabide biei eragin die. Ezkerreko eta erdiko erreiak itxita daude bai Bilborako bai Donostiarako  norabidean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua gertatu da AP-8an, Zornotzan. Auto batek bidetik irten eta mediana jo du Bilborako norabidean, eta inpaktuaren ondorioz, istripuko arrastoak autopistaren norabide bietara iritsi dira: hala Bilboko norabidera, nola Donostiarakora. Unetaon, bina errei daude zarratuta norabide bietan, erdikoa eta ezkerrekoa. 

Era berean, istripuan pertsona bat zauritu dela jakinarazi du Ertzaintzak. Larri ez dagoen arren, Usansoloko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!