AP-8ko errei bi itxita Zornotzan, istripu bat dela eta

Anboto 2025eko azaroaren 20a

4 kilometroko ilarak daude Bilborako norabidean. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goiz honetan istripua gertatu da AP-8an, Zornotzan. Auto batek bidetik irten du. Ezbeharra 05:45ean gertatu da, baina haren eraginak oraindino ere igartzen dira errepidean: autoa bertatik erretiratzeko lanetan dabiltza, eta errei bi itxita daude horren ondorioz. Segurtasun Sailaren esanetan 4 kilometroko ilarak daude Bilborako norabidean. Auto iatripuko gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!