Kamioi bat irauli da N-634 errepidean Zornotza parean

Anboto 2025ko eka. 26a, 11:33

11:15 inguruan gertatu da istripua. Errei bat itxita dago Bilborako noranzkoan eta auto ilarak daude.

N-634 errepidean Zornotza parean istripu bat gertatu berri da, kamioi bat irauli egin da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, Bilborako noranzkoa itxita dago eta auto ilarak daude. Arretaz gidatzeko deia egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!