Autobus batek istripua izan du Zornotzan, Gernikarako norazkoan, tunel barruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz ez da inor zauritu. Hala ere, autobusa lekuan bertan dagoela eta auto ilarak daudela azaldu dute, lau kilometro inguruko auto ilarak.