Istripu larri bat dela eta, N-634 errepidea zarratuta egon da zenbait orduz

Anboto 2025ko eka. 9a, 13:27

Argazkia: Iurretako suhiltzaileak

Errepidea noranzko bietan zarratuta egongo da. Momentu honetan, errepidea zabalik dago. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:05 aldera istripu larria gertatu da Zornotzan, N-634 errepidean. Auto bik elkar jo dute aurrez aurre eta bost pertsona zauritu dira. Basurtuko, Gurutzetako eta Usansoloko ospitaleetara eraman dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!