Autoko gidaria larri eraman dute Gurutzetako ospitalera. 7:30 inguruan N634 errepidean, Euba parean, kotxe eta kamioi batek istripua izan dute. Istripuaren ondorioz, errepidea moztuta egon da. Hala ere, dagoeneko errei bat ireki dute eta trafikoa txandaka bideratzen ari dira.