Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Zornotzan gertatutako istripuan

Anboto 2025ko ots. 17a, 11:46

Atzo iluntzean, otsailak 16, auto bik elkar jo zuten Zornotzan, N-634 errepidean. Suhiltzaileek zauritu bat atera behar izan zuen ibilgailuetako batetik.

Segurtasun Saileko informazio iturriek azaldu dutenzez istripua 20:15ean gertatu zen, N-634 errepidean, Bilborako norabidean. Auto bik elkar jo zuten, eta hiru pertsona zauritu ziren. Suhiltzaileek barruan harrapatuta geraturiko zaurituetako bat atera behar izan zuen ibilgailuetako batetik. Zaurituak ospitalera eraman zituzten: bi, Galdakaoko ospitalera; hirugarrena, Gurutzetakora. Ertzaintzak trafikoan esku behar izan zuen, ibilgailuen joan-etorria txandakatuz. Trafikoa 22:40ean bueltatu zen bere onera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!