ELAk ohar baten bidez adierazitakoaren arabera, Lontana taldeko Ibaitor enpresako langileen %90k greba deialdiagaz bat egin zuten lehen egunean. Bizkaiko Metalaren Merkataritza hitzarmena aplikatu behar da enpresan ELAren arabera. Hain zuzen ere, maiatzetik ari dira horretarako negoziaketetan, hauteskunde sindikalak egin ostean (ELAk hiru ordezkari lortu zituen). "Tamalez, bost hilabete hauek hutsalak izan dira: enpresak ez die jaramonik egin ordezkari sindikalen negoziazio ahalegin guztiei, ez da behin ere eseri haiekin, eta jakina, ez du negoziazio mahaia eratu nahi izan. Behin deialdia eginda eta soilik grebaren lehen egunaren atarian, enpresak bilera bat deitu du negoziatzeko borondatea agertzeko, baina ez du inolako edukirik proposatu. Ez da nahikoa", azaldu du ELAk oharrean.