Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuagaz batu dira Ainhoa Salterain eta Sonia Cabeza

Anboto 2024ko urr. 10a, 13:50

Hezkuntza arloko koordinazioa indartu eta Zornotzako hezkuntza zerbitzuen hobekuntzarekin lotutako gaiak jorratzeko batu dira Salterain alkatea, Cabeza Gizarte ekintzako zinegotia eta Hezkuntza sailburua. 

Zornotzako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hartu-emana eta lankidetza berretsi dituzte aste honetan egindako batzarrean. "Zornotzako Udalarentzat hezkuntza funtsezko zutabea da gure herriaren etorkizunerako. Lanean jarraitzen dugu gure gazteek beren hezkuntza prestakuntza zein garapenerako azpiegitura eta instalazio egokiak eta beharrezkoak diren balibideak izango dituztela bermatzeko. Bilera hau kalitatezko hezkuntza eskaintzearen alde dugun konpromisoan beste urrats bat izan da, geta espero dugu, Eusko Jaurlaritzarekin batera lan eginez, gure udalerriarentzako benetako desberdintasuna markatuko duten proiektuak aurrera eraman ahal izatea", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!