Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua gertatu da Zornotzan, AP-8 autopistan, San Antonio auzoaren inguruan, Donostiarako norabidean. Autokarabana batek bidetik irten du eta erdi iraulita geratu da. Larrialdi zerbitzuak istripuan zauritutakoak artatzeko lanetan dabiltza. Ezbeharrak trafikoan eragin du. Autopistako hiru erreietatik bi zarratuta daude. Momentu honetan ezkerrekoa baino ez dago erabilgarri.