Bi kamioiren arteko istripu larria dela eta, N-634 errepidea zarratuta dago San Antonion

Anboto 2024ko abu. 12a, 13:00

Bizkaiko Suhiltzaileak

Ezbeharra Zornotzako San Antonio auzoan gertatu da, Inbisa industrialdearen pareko biribilgunean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:40 aldera istripu larria gertatu da Zornotzako San Antonio auzoan, N-634 errepidean. Kamioi bik elkar jo dute Inbisa industrialdearen parean. Momentu honetan, errepidea zarratuta dago norabide bietan, Zornotzako herrigunera zein Eubara. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertan daude zaurituak artatzen eta trafikoa kudeatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!