Eraso matxistei erantzuteko informazio eta laguntza telefonoa uda osoan martxan, Zornotzan

Anboto 2024ko uzt. 30a, 18:53

Herriko jaiak amaitu badira ere, uda osoan zehar telefono zerbitzua mantenduko du udalak eraso matxistei erantzuteko, psikologa baten babesarekin. 

Zornotzako jaiak amaitu diren arren, datozen asteotan herri eta auzoetako jaien txanda izango da eta horren harira, udalak informazio eta laguntza telefonoa mantenduko ditu, uda osoan, psikologo baten babesarekin. 

Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, "edozein intentsitateko eraso matxista jasanez gero, herritarrek  747 48 51 26 telefonora dei dezakete". Psikologa batek eskainiko du zerbitzua eta premiazko esku-hartzea, informazioa eta aholkularitza jaso ahalko da bertara deituta. Ordutegia ondorengoa izango da: 

Uztaila: 08:00 - 15:00 Astelehenetik - Ostiralera
Abuztua: 08:00 - 15:00 Astelehenetik - Ostiralera
Iraila: 08:00 - 15:00 Astelehenetik – Ostiralera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!