Ur iturri berria ipini dute Zornotzako bizipistan

Anboto 2024ko uzt. 24a, 13:48

Zornotzako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, ur iturri berri bat jarri dute bizipistan, zehazki Lauaxeta Ikastolaren parean.

Zornotzako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, ur iturri berri bat jarri du bizipistan, zehazki Lauaxeta Ikastolaren parean. "Ekimen hau azpiegitura publikoak hobetzeko planaren barruan kokatzen da, zerbitzu hobea eskaintzeko eta bizipistako erabiltzaileen ongizatea bermatzeko asmoz", azaldu du udalak prentsa oharrean.

Iturri berri honetaz gain, bizipistak beste bi iturri eta hainbat paperontzi ere baditu ibilbidean zehar, erabiltzaileei hidratatzeko puntuak eskaintzeko eta bidea garbi mantentzeko. "Ekimen honen helburu nagusia da, beraz, bizipistaren erabilera-baldintzak hobetzea, ohitura osasungarriak sustatuz eta ingurune jasangarriago bat bultzatuz", gaineratu du udalak. "Zornotzako Udalak herriko azpiegiturak hobetzeko konpromisoa berretsi du beste behin eta bide horretan ezinbestekotzat jotzen du, kasu honetan bezala, herritarrei ahotsa ematea, zornotzarren beharrei erantzuteko ekimenak garatzeko", dio udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!