Istripu baten eraginez, auto ilarak daude AP-8an, Zornotzan

Anboto 2024ko uzt. 16a, 11:23

Ibarra auzoaren pareko tartean gertatu da ezbeharra. Hiru erreietatik bi oztopatuta daude momentu honetan, Bilborako norabidean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:50etan istripua gertatu da Zornotzan, AP-8 autopistan, Ibarra auzoaren parean. Auto batek errepidetik irten eta autopistako alboetako bat jo du. Errebotearen eraginez, ibilgailua errepide erdian gurutzatuta geratu da. Segurtasun Sailak gaineratu duenez, ezbeharrean ez da aparteko zauriturik egon.

Ertzaintza trafikoa bideratzeko lanetan dabil momentu honetan. Bilborako norabidean auto ilarak daude. Hiru erraietatik bi daude oztopatuta eta trafikoa ezkerreko erraietik dabiltza bideratzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!