Bi zauritu Zornotzan izandako auto istripuan

Anboto 2024ko eka. 20a, 08:49

Bi autok istripua izan dute goizeko 08:00etan, N-634 errepidean, Zornotzan. Ondorioz bi autoetako gidariak Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte. 

Errepidea itxita egon da tarte batez, hala ere, Ertzaintzaren arabera une honetan txandakako zirkulazioa ezarri dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!