23. Korrika

[BIDEOA] Jendetza batu da Zornotzan Korrikari ongietorria emateko

Jone Guenetxea/Ekaitz Herrera 2024ko mar. 22a, 21:21

Korrika Zornotzatik sartu da Durangaldera. Korrikalariek herriko kaleak bete dituzte euskararen aldeko aldarriekin.

Aurreikusitakoa baino apur bat beranduago izan arren, zornotzarrek harrera beroa egin diote Korrikari. Lekuko eramale bakoitza bere lekuan kokatuta bere ibilbidea egin du Iurretara bidean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!