23. Korrika

Eztabaida piztu da Zornotzako osoko bilkuran udalak Korrikako kilometroen markagailuak kendu eta gero

Anboto 2024ko mar. 22a, 19:21

AEK-ko kideek osoko bilkuran hitza hartu dute brigadak Korrikaren kilometro markagailuak zergatik kendu dituen galdetzeko. Ainhoa Salterain alkateak azaldu duenez, gai hori arautzen duen ordenantzaren arabera kartelak jartzeko baimena eskatu beharra dago.

Korrika Zornotzan sartu baino ordu batzuk lehenako ika-mika sortu da osoko bilkuran. AEK-ko kideak bertaratu egin dira brigadak Korrikako kilometroen markagailuak zergaitik kendu dituen galdetzeko. Ainhoa Salterain alkateak azaldu duenez, herrian gai hori arautzen duen ordenantza bat dago, eta horren arabera baimena eskatu beharra dago. Brigadak "beste edozein kasutan legez" jokatu duela argitu du alkateak. Hala ere, ez dela Korrikaren kontrako erabaki bat izan nabarmendu du Salterainek.

EH Bilduk bere sare sozialen udalak kartelak erretiratu izana kritikatu du: "EH Bilduk salatu nahi du Udal Gobernua Korrika oztopatzen saiatzen ari dela herritik igaro behar den egunean bertan, baita AEK-ko langileen ezinbesteko lana bikoiztu ere", azaldu du EH Bilduk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!