Zornotzako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak institutu berri bat eraikiko dute Urritxen

Aitor Ruiz 2024ko ots. 12a, 10:37

DBHko eta Batxilergoko etapak izango dituen eraikin berria gaur egungoaren ondoan egongo da.

Zornotzako Urritxe institutuaren alboan eraikin berri bat eraikiko dute. Bertan DBHko eta Batxilergoko etapak landuko dira. Hezkuntza Saila lanean dabil arkitektura-azterlana egin ahal izateko, eta, horretarako, kontratazio orriak idazten ari da.

Eraikin berria egiten duten bitartean, oraingo institutua erabiliko da eta berria bukatutakoan, zaharra botako dute. Lanbide Heziketako zikloek gaur egungo kokapen berean jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!