Zornotzako AEK-k Korrikaren 23. edizioa aurkeztuko du arratsalde honetan, Zelaietan. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak martxoaren 22an zeharkatuko ditu Zornotzako kaleak, Dima aldetik 17:30etan sartuta. Bestalde, Zornotzako Udalak Korrika dela eta ikusgai egongo den agenda kulturalaren berri eman du:
- Otsailaren 9an Porrotx eta Marimotots pailazoek Ez gara jaitsi ikuskizuna eskainiko dute.
- Otsailaren 10ean, Go!azen ikuskizuna egongo da. Otsailaren 16an, Euskaldunga antzerkia egongogo da, Tautelak konpainiaren eskutik.
- Otsailaren 29an Josu Martinez zinema zuzendariaren Bizkarsoro eskainiko dute.
- Martxoaren 12an, berriz, Patxo Larrinoak (Pantailak Euskaraz) eta Mikel Eizagirrek (Zer Non Ikusi), Pantailak euskaraz, ezinbesteko erronka berbaldia eskainiko dute.
- Azkenik, martxoaren 22an, Korrika Zornotzatik igaroko den egunean, Txalo konpainiaren Almazenean antzezlana eskainiko dute Zornotza Aretoan, eta familientzako musika ikuskizuna egongo da herriko plazan.