Zornotzako El Carmelo ikastetxeak lasterketa solidario bat antolatu du Bakearen Egunaren harira. Eskolako kideen arteko lasterketa egingo dute, Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz elkarlanean. Lasterketak 10:40an irtengo du ikastetxeko haurtzaindegitik. Ibilbidean zehar, korrikalariek pankarta bat eramango dute Bakearen Eguna lemagaz. Martxak erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. San Juan Kaletik behera, Nafarroa kalera egin eta Jauregibarria etorbidea zeharkatuko dituzte, handik San Migel kalera egin eta Karmen kaletik ikastetxera bueltatzeko. Bukaeran, lasterketa amaituta, berbaldi bat egingo dute ikastetxean.