Pertsona bat zauritu da Zornotzan izandako auto istripuan

Anboto 2023ko aza. 9a, 10:26

Bi autok istripua izan dute Zornotzan, N634 errepidean, Bilborako noranzkoan. 

Auto bik istripua izan dute Zornotzan, N634 errepidean, Aludium enpresaren aurrean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz pertsona bat zauritu da eta lekuan bertan artatzen ari dira. Momentu honetan, autoak errepidetik kanpora daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!