Auto bik istripua izan dute Zornotzan, A-8 autobidean

Anboto 2023ko urr. 26a, 18:13

Istripuaren ondorioz errei bat itxi dute, eta auto ilarak sortu dira. Ez dago zauriturik egon.

Auto biren arteko istripua gertatu da Zornotzan, A-8 autobidean. Bilborako norazkoan egin dute talka bi ibilgailuek. Ondorioz, errei bat itxi dute eta 2 kilometroko auto ilarak daude. Zauriturik ez da egon Ertzaintzak baieztatu duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!