Zornotzako 20 komertziok dendetan euskaraz aritzeko gonbitea egin diete herritarrei

Anboto 2023ko ira. 4a, 16:29

Euskaraz barra-barra kanpainara atxiki eta mezu hori jasotzen duen pegatina ipini dute dendetako erakusleihoetan. Ikur horrekin, komertzioko langile guztiek edo ia guztiek euskaraz badakitela adierazi gura dute. 

Euskaraz barra-barra kanpaina Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak abiatu dute elkarlanean. Kanpainagaz herritarrak animatu gura dituzte herrietako establezimenduetan eskariak euskaraz egitera. Zornotzako Udalak ere herritarrak animatu ditu kanpainagaz bat egin eta herriko dendetan euskaraz aritzera. 

Komertzioren batek kanpainara batu gura badu, Udaleko Euskara Zerbitzuagaz ipini behar du hartu emanetan: euskara@amorebieta.eus / 946300002 (120-121 luzapenak). Euskaraz barra-barra kanpainari buruzko informazioa atari honetan kontsultatu daiteke. 

Orain arte honako denda hauek batu dira kanpainara:

  • Akiles osteopatia
  • Atertu kopiak
  • Bertoko ogia
  • Borja Garamendi arkitektura estudioa
  • Clinica Dental Sergio Alonso
  • Furundarena pelukerak
  • Ganbera dekorazioa
  • Gutierrez Botika
  • HikHazi akademia
  • Ibarra pentsuak
  • Ikusmen optika
  • M. Magunacelaya Hortz Klinika
  • Mule zapatadenda
  • Natur House
  • Oreka fisioterapia
  • Siurne ileapaindegia
  • Soinutxikie
  • Vulcanizados Iñaki
  • Zelaieta Hortz Klinika
  • Zornotza Burdindegia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!