Udal eta foru hauteskundeak

Zornotzako EAJk txandakako 150 aparkaleku ipini gura ditu Zelaieta parkean

Anboto 2023ko mai. 25a, 15:12

Doako plazak eskaintzea gura dute. Orain arte jabetzan edo alokairuan eskaini diren tokiak bere horretan mantendu gura dituzte.

Zornotzako EAJk txandakako 150 aparkaleku-plaza ipini gura ditu Zelaieta parkearen azpiko parkingean. Neurriagaz, "herriko merkataritzako eta ostalaritzako kontsumoa" sustatu gura dute. "Ildo horretan urratsak ematen jarraituko dugu, elkarrekin, arkalaz. Zornotzako merkatariei eta ostalaritzari laguntzen jarraitzeko aukera dugu", adierazi du Ainhoa Salterain alkategaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!