Koalizio subiranistaren berbetan, "EAJk Ixerbekoa bota gura du, lursailak promotore pribatu saldu" eta azken honek "etxebizitzak egin" ditzan. Horren aurrean, EH Bilduk Ixerbekoa mantendu eta berau berritzea proposatu du. Kulturgune bat sortu gura dute bertan, azokak, erakusketak, musika jaialdiak zein herriko elkarteei eta mugimenduei begirako espazio bat sortzeko.