Udal eta foru hauteskundeak

Zornotzako EH Bilduk Emakumeen Etxea sortu gura du, indarkeria matxistarik bako bizitzak eta politikak sustatzeko

Anboto 2023ko mai. 22a, 16:32

Iazko azaroaren 25ean Zornotzan egindako protesta.

Emakumeen Etxean mugimendu feministak, emakumeen elkarteek eta LGTB kolektiboak parte hartuko lukete.

Martxoaren 8an mugimendu feministak antolaturiko herri galdeketa sinbolikoan Emakumeen Etxea gura zutela adierazi zuen herriko hainbat emakumek. EH Bilduk, "herri mandatu hori" jaso du bere hauteskunde programan, eta iragarri du gobernatzera iritsiko balitz, "udal baliabideak" erabiliko lituzkeela "Zornotzako mugimendu feministak, emakumeen elkarteek eta LGTB kolektiboek beraien espazio propioa izan dezaten". Koalizio subiranistak dio eremu hori ez dela topagune bat bakarrik izatera mugatuko. Politika publiko feministak, indarkeria matxistarik bako bizitzak edo sexualitateak askatasunez garatzeko lekua izango litzatekeela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!