Zornotzako EAJk "paseatzeko eta eguneroko bizimodua garatzeko" herri baten aldeko "apustu irmoa" egin gura du. Hor kokatu du, hain zuzen ere, Karmen kalea eta inguruko arkupeak oinezkoentzat egokitzeko proiektua. Udaltzaingoaren pareko tartea oinezkoentzako egokitu gura dute, eremu horrek "historikoki" izan duen "bidegurutze" izaera gaindituta. Bestalde, Ainhoa Salterain zerrendaburuak aipatu du pausoak ematen jarraituko dutela zornotzarren joan-eetorriak "atseginagoak eta erosoagoak" izan daitezen. Zezilia Gallartzagoitia, San Juan eta San Migel kaleak ere berrurbanizatu gura dituztela aurreratu du hautagaiak.