Zornotzako EH Bilduk "kiroldegi multi-funtzional bat" egitea proposatu du. Berezikoetxeko lur arlo batean egingo luke azpiegitura berria. Subiranisten berbetan, kirolgune berria "kirol elkarteen eta herritarren iritziak, ekarpenak eta beharrizanak kontuan hartuta" eraiki behar da. Eta baldintza horiek beteko lituzke, beti ere EH Bilduren iritziz, Berezikoetxeko proposamenak. Koalizio subiranistak dio "Zornotzak dituen kirol azpiegitura eta zerbitzu faltari", erantzun gura diola. Proposamena ezagutarazteko bideoa ipini dute koalizioaren web orrian.