Zornotzako EH Bilduk Udal Hezkuntza Kontseilua sortzeko proposamena jaso du bere hauteskunde programan. "Ezinbestekotzat" jo dute organo hori sortzea, "bere baitan ardaztuko delako etorkizuneko Zornotza". Koalizioaren iritziz, ikastetxeen arteko "proiektu bateratu bat mahaigaineratzeko unea" da, denen arteko "kohesioa" lortze aldera. "Hezkuntza eskubidea eta ekitatea" bermatu gura dituzte, hori guztia "kultura eta hizkuntza baloreen transmisioan" oinarrituta.