Ainhoa Salterain hautagai jeltzaleak azaldu du programa eta plan berriak bultzatuko dituela familientzat. "Plan integral bat" sortu gura du "lana eta bizitza pertsonala uztartzea bezalako erronkei" erantzuteko. Era berean, "gizartea asko aldatu" dela eta, familia eredu berrien beharrizanei erantzuteko programak bultzatu gura dituzte. Zerbitzu publikoak berritzeari buruz ere berba egin du Salterainek.