Udal eta foru hauteskundeak

"Oinezkoak protagonista" izango dituen Zornotza lantzea gura du EAJk

Anboto 2023ko mai. 4a, 12:26

Betarragane auzoa eta Karmen kalea bide batekin lotuko direla eta, "udalerriko hainbat gune berregokitu" ahal izango direla azpimarratu du Ainhoa Saltareinek, Zornotzako EAJren hautagaiak. Herriak "bidegurutze izateari utziko" diola, eta herri "iraunkorragoa" eta "dinamikoagoa" bihurtuko dela adierazi du.

Bestalde, Zornotza "nortasun propioa" duen herria dela adierazi du Salterainek, eta horren adibide modura ipini du Frantziako Tourra. "Etengabe hobetzeko bidean jarraituko dugu, Zornotza bizitzeko lekurik onena izan dadin", gaineratu du. Zornotza herri "dinamikoagoa" eta "iraunkorragoa" izango dela azaldu du Karmen eta Betarragane lotuko dituen bideari eskerrak. Azkenik, Salterainek azpimarratu du EAJren hauteskunde programa herritarren parte hartzearekin gauzatu dela, Arkalaz foro parte hartzaileari eskerrak, besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!