[EGUNERATUA] Auto ilarak izan dira A8an, Zornotza parean, furgoneta batek su hartu ostean

Anboto 2023ko mai. 3a, 16:03

17:00 ingurutik errei guztiak irekita daude.

Auto ilarak izan dira gaur A8an, Zornotza parean, furgoneta batek su hartu ostean. 15:00 pasatxoan hartu du sua furgonetak eta errepidearen alde batera baztertu dute, baina hala ere errei bi itxita egon dira Donostiarako noranzkoan ordu bi inguruan. Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira sua itzaltzeko. Jazoerak ez du zauriturik eragin Ertzaintzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!