[EGUNERATUA] Pertsona bat zauritu da Zornotzan izandako istripuan

Anboto 2023ko mai. 3a, 10:27

Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute. Errei bat itxita egon da.

10:30 inguruan atoia zeraman DAF kamioi batek eta Citroen Xantia markako auto batek istripua izan dute Zornotzan, N-634 errepidean eta Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto gidaria, 81 urteko pertsona bat, ibilgailuan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileak bertaratu dira. Auto barrutik atera dutenean helikopteroan eraman dute ospitalera.

Autoa erretiratu eta errepidea garbitu bitartean errei bat itxita egon da auto ilarak eraginez. Eguerdiko 12:00 aldera errei denak zabaldu dituzte eta auto ilarak amaitu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!