Urritxe auzoa osorik birmoldatzea proposatu du Zornotzako EAJk

Anboto 2023ko mai. 2a, 09:37

Auzoan "oinezkoentzako eremu zabalagoak" sortu gura dituzte.

Zornotzako EAJk "apustu argia" egin gura du "Urritxe goitik behera birmoldatzeko, oinezkoentzako espazio zabalagoak sortuz". Ainhoa Salterain hautagaiak azaldu du "joan-etorriak erraztu" gura dizkietela zornotzarrei, "oztopoak kenduz eta oinezkoentzako ibilbideak hobetuz". Berdeguneak eta arbolak ipintzea gura dute, eta baita "argiak zein instalazioak berritzea" ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!