AP-8 autopista zarratuta dago Zornotzan, Donostiarako norabidean

Anboto 2023ko api. 8a, 16:09

Auto batek errepidetik irten du. Ertzaintza trafikoa desbideratzen dabil uneotan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto batek errepidetik irten du AP-8an, Zornotzan, Boroa aldean. Istripuaren ondorioz, autopista zarratuta dago Donostiarako norabidean. Ertzaintza trafikoa desbideratzen dabil uneotan. Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den lekura hurbildu dira zauritu bat artatzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!