Zornotzan Noka berba egiteko lan taldea sortu dute eta bertara batzera deitu dituzte herritarrak

Anboto 2023ko mar. 31a, 13:00

Noka galtzeko arriskuan dagoelako sortu dute taldea.

Zornotzako Udalak herrian Hitanoa landu eta berreskuratzeko bidea abiatu zuen 2022ko otsailean. Parte hartzera animatu zirenek, zortzi saio teoriko hartu zituzten hitanoaren oinarriak lantzeko helburuarekin.

Orduko harrera ona ikusita, 2022-2023 ikasturte berriari begira beste talde bat sortu zen, Noka taldea. Emakumeei zuzentzeko lagunarteko hizkera da Noka. "Kinka larrian" dagoen hizkerari bultzada bat eman gura dio lan taldeak. Udaletik dei egin diete herritarrei orokorrean, eta gazteei bereziki, gerturatu eta parte hartzeko.  "Aste birik behin elkartzen dira, eta kide berrien zain daude taldea handitzeko”. Ekimenaren gaineko informazio gehiago udaleko euskara zerbitzuan eskuratu daiteke: euskara@amorebieta.eus

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!