Laguntzak jasotzeko irizpideak honako hauek dira: behin-behineko kontratu bat mugagabe egitea, lanaldia %50 luzatzea edo enpresa bat sortzen dabiltzan langabetu zornotzarrei laguntza ekonomikoa ematea. Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo www.amorebieta-etxano.eus atariko egoitza elektronikoan egin daitezke. Diru poltsa 60.000 eurokoa izango da.
Iaz, Zornotzako Udalak 16 kontratazio eta auto-enplegurako 3 egitasmo lagundu zituen diruz.