Udal eta foru hauteskundeak

Zornotzako EAJk 2023ko udal hauteskundeei begirako zerrenda aurkeztu du

Anboto 2023ko urt. 19a, 22:11
Ainhoa Salterain Gandarias Zornotzako EAJko hautagaia

Zornotzako EAJren afiliazioak maiatzean izango diren udal hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaien zerrenda onartu du arratsaldean. Ainhoa Salterain Gandarias izango da zerrendaburua, beste 20 hautagairekin batera. Horien artean daude legealdi honetan zinegotzi diren Anartz Gandiaga, Miren Martiarena eta Amaia Aurrekoetxea. Zornotzako egungo biztanleriaren "isla" den zerrenda osatu duela dio EAJk. Zerrendakideen %60 emakumeak dira.

Zerrenda 12 emakumek eta 8 gizonek osatzen dute, eta horietako 9 independenteak dira. Ainhoa Gandariasen berbetan, "urratsa emateko ordua da, emakumeoi dagokidun tokia hartzeko". Talde "anitza" eta "berritua" osatu dutela nabarmendu du Salterainek, "pertsona prestatuekin, ilusioz beteta eta gogotsu" Zornotzak bizitokirik onena izaten jarrai dezan, gure herrikideen parte hartzea aintzat hartuz, Arkalaz deitu dugun proiektuak markatu digun ildotik”, azaldu du Salterainek.

 

Zornotzako EAJren hautagai zerrenda 2023ko udal hauteskundeetarako

  1. Ainhoa Salterain Gandarias. Gizarte Ekintzako zinegotzia Zornotzan. 
  2. Anartz Gandiaga Zarazua. Enpresa Zientzietako diplomaduna.
  3. Koldo Bilbao Uriarte. Zientzia Politikoetan lizentziaduna.
  4. Miren Martiarena Barkaiztegi. Administrazioan eta Enpresen Zuzendaritzan lizentziaduna. 
  5. Sonia Cabeza Aldana. Lehen Hezkuntzan eta Pedagogia Terapeutikoan Diplomaduna. Independentea
  6. Esther Torvisco Zarandona. Telekomunikazioetako Goi Ingeniaritzan lizentziaduna . 
  7. Amaia Aurrekoetxea Irigoras. Barneen Diseinuan Diplomaduna. Independentea.
  8. Jon Artabe Irusta. Filosofia eta Psikologian lizentziaduna.
  9. Cefe Sierra López. Batxilergoa. Erretiratua. Independentea.
  10. Ines Etxebarria Mardaras. Turismoko gradua. Independentea
  11. Oihane Latxaga Magunazelaia. Zuzenbidean lizentziaduna, ekonomian espezializatua. Independentea
  12. Alex Antolin Gorostiaga. Aplikazio Informatikoen Garapeneko eta Kanpoko Merkataritzako Goi Mailako tituluduna. Osasun Larrialdietako teknikaria.
  13. Amaia Zugaza Ruiz. Administrari teknikoa. Independientea.
  14. Jon Ander Gorospe Basagoiti. Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako Teknikaria. Independentea.
  15. Itziar Fernández Rodríguez. Eskolako graduatua. dendaria.
  16. Vanessa Iparragirre Alvarez. Gizarte Hezitzailea. Komertziala. Independentea.
  17. Batirtze Arrese Uriarte.Eskolako graduatua. Etxekoandrea. Independentea.
  18. Mitxel Etxebarria Artetxe. Marketin eta Enpresen Kudeaketako goi mailako ikasketak.
  19. Pedro Olivares Etxebarria. Erretiratua.
  20. Ana Maria Etxebarria Abans. Erretiratua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!