Zornotzan Independentzia Eguna egingo dute apirilaren 22an

Ekaitz Herrera 2023ko urt. 16a, 13:38

"Nazio pultsuaren beherakadaren aurrean", "independentziaren beharra" aldarrikatuko dute "eremu desberdinetatik". Egun osoko egitaraua antolatuko dute. 

Zornotzako eragile independentistek Independentzia Eguna antolatu dute apirilaren 22rako. Euskal estatu "zabal, anitz eta justuago bat lortzeko" planteamendua da eratu dutena, "bide demokratikoetatik eta inposiziorik gabe, nortasun sentimendu guztiak eta jendartearen borondate nagusia errespetatuko duen euskal herritarren erabaki libre eta demokratikoa" oinarri duena. Antolatzaileek ohar bidez azaldu dutenez, Euskal Herriari dagozkion "ebazpen garrantzitsuenak bertatik at" hartzen dira. Adibidez, "jendartearen babeserako sistema, pentsioak, lan hartu-emanak, hezkuntza eta hizkuntza politikak eta migrazio politikak". Hori dela eta, "independentzia eraldatzailea" ipini dute "justizia soziala ardatz duen ongizate estatu berri bat" lortzeko proiektu modura. Eskoziako eta Kataluniako mugimendu independentistak ipini dituzte adibide lez. Apirilaren 22an Zornotzan egingo dutena egitarau zabal batek lagunduta egongo dela iragarri dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!