Zornoza Elkarte Artistiko eta Kulturalak herriko ikasleentzako idazlan lehiaketaren XXIII. edizioa antolatu du. Herriko sei ikastetxeen partaidetzagaz (Andra Mari ikastola, Karmelo ikastetxea, Karmengo Ama ikastetxea, Larrea ikastetxea, Lauaxeta ikastola eta Urritxe institutua) egin dute lehiaketa eta 207 ikaslek parte hartu dute. 11 urte arteko 84 ikaslek, 12-14 urte bitarteko 89k eta 15-18 urte bitarteko beste 34k. Ikasleek gai librean landu dituzte lanak, baina honako hasiera honetatik abiatu dira guztiak: "Hara heltzean, sekulako iskanbila ikusi genuen. Asko urduritu ginen". Epaimahaia Zornotzako Udal Euskaltegiko irakasleek parte hartu dute. Sari banaketa ekitaldia elkartearen egoitzan egin dute. Irabazleez gainera, familiartekoak eta lagunak hurbildu dira bertara. Honako hauek izan dira saritutako lanak:
11 urte arteko maila:
-
Lehen saria: Malen Esparza. “Pankyren bila”.
- Bigarren saria: Izaro Esturo Uriarte. “Ezinezko maitasuna”.
12 eta 14 urte bitarteko maila:
-
Lehen saria: Izaro Pagaldai Aburto. “Burua, bihotza, eskua”.
- Bigarren saria: Nora Artetxe Ibaibarriaga. “Emma”.
15 eta 18 urte bitarteko maila:
-
Lehen saria: Uxue Feliu Sánchez. “Beste begi batzuetatik”.
- Bigarren saria: Jone Feliu Sánchez. “Nire aitona”.