Zornotzako Udalak "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" kanpaina hasi du, komertzioetan euskararen erabilera sustatzeko. Hain zuzen ere dendariak, tabernariak eta bezeroak deitu ditu zerbitzuak euskaraz eman eta jasotzera. Kanpaina urtea amaitu arte egongo da indarrean. Amaia Aurrekoetxea euskara zinegotziak esan duenez, "euskaldun hiztun guztioi dagokigu euskara zaintzea eta honen erabilera indartzea, sendotzea eta hedatzen jarraitzea ere. Udaletik hori horrela izan dadin etengabe egiten dugu lan eta kanpaina honen bitartez, lanketa horri bultzada bat eman nahi diogu, zornotzar guztiekin elkarlanean, Zornotzan euskarak hizkuntza nagusia izaten jarrai dezan eta zornotzarrok euskaraz bizitzen jarrai dezagun”, esan du.