Bi pertsona zauritu dira A-8 autobidean izandako istripuan, Zornotza parean

Anboto 2022ko aza. 24a, 20:33

Kamioi baten eta auto baten arteko istripua izan da A8 autobidean, Zornotza parean. Ezbeharra 19:30 inguruan gertatu da eta bi zauritu izan dira, Ertzaintzak argitu duenez. Biak Galdakaoko erietxera eraman dituzte.

Irunerako noranzkoan gertatu da istripua eta garabia bertaratu da ibilgailuak errepidetik kentzera. Istripuak auto ilarak sortu ditu autopistan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!