EGITARAUA
Azaroak 17 eguena
- 19:00 Euskaraldian izena emateko mahaia ipiniko dute Pike parkean. Testu bateratua irakurriko dute
- 19:30 Txapa janzte bateratua eta argazki erraldoia. Ostean, Andoni Ollokiegiren emanaldia (Zornotzako gazteek antolatuta).
Azaroak 18, barikua
- 19:00 Herriko plazatik hasita, Euskaraldirako deia, adarrarekin eta txalapartarekin. Mezuaren irakurketa. Ostean, bertsolariak eta sagardo dastaketa. Eguraldiak lagunduko ez balu, Zelaietako karpan egingo dute.
- Triki poteoa San Migel eta Gregorio Mendibil ingurutik (Soinutxikie)
Azaroak 19, zapatua
- 10:00 Lemoatx mendira ibilaldia Zornotzako Mendi Taldearekin, Urgozo iturritik hasita.
- 12:00 Lemoetxeko tontorrean argazkia. Ostean luntxa eta trikitilariak.
Azaroak 20, domeka
- 18:00 Familientzako disko festa Zelaietako karpan: DJ Kaktus.
Azaroak 21, astelehena
- 18:00 Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketa (finalaurrekoa), Zelaietako kontzertu gelan.
Azaroan 23, eguaztena
- 19:00 Mahai-ingurua: futbola eta euskara, Zornotza aretoan. (Hizlariak: Xabi Etxeita, Athletic-eko emakumezkoen taldeko jokalari bi, CD Betigol Zornotza taldeko kide bat eta Ikas-Txiki taldeko kide bat. Moderatzailea: Oihane Irazu.
Azaroak 24, eguena
- 18:30 Zubiaur musika eskolako ikasleekin eta Eta Aber bertso eskolako ikasleekin ekitaldia: Euskaraldiko koreografia, bertsoak,... Zornotza aretoan.
- Ostean, triki-poteoa Zezilia Gallartzagoitia kale ingurutik (Zubiaur). Bertsolariak: Oihana Bartra eta Jone Uria.
Azaroak 26, zapatua
- 21:00 Iraunkor txarangarekin poteoa eta jokoak Pike parkean (Zornotzako Gazteak).
Azaroak 27, domeka
- 10:30 Euskal truke merkatua, herriko plazan. Ostean, enkantea. (Eguraldiak laguntzen ez badu, Zelaieta parkeko karpan)
Azaroak 28, astelehena
- 18:00 'Amagana', eskaladari buruzko dokumentala eta ikuskizun musikatua Bihotz Gorospe eta Itziar Zabalarekin. Zelaietako auditoriuma.
Azaroak 29, martitzena
- 18:00 Kafetan berbetan. Ahobizi eta belarriprest guztiek elkarrekin berba egiteko aukera izango dute Zelaietako karpan.
Azaroak 2, barikua
- 19:00 Euskaraldiaren amaiera ekitaldia herriko plazan: lortutako helburuen irudikapena, mezuaren irakurketa eta argazki erraldoia.
- Ostean, kantu-poteoa Kittu taldeagaz Luis Urrengoetxea kaletik. (Eguraldi txarra balego, Zelaietako karpan).
Abenduak 3, zapatua
- 10:30 - 13:30 'Miñan' liburuaren irakurraldia Zelaietako karpan. Irakurraldian parte hartzeko: zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com
- 17:30 'Batetik bestera' haur antzerkia Zornotza aretoan.